ESZENA

Basauri herrian kaleko antzerkia “Plazara” ekimenarekin

Hil osoan zehar Bizkaiko herri horretan, kaleko antzerkiaren inguruko programa osatu dute Plazara ekimenarekin. Hil honetako larunbatetan izango duzue zertaz gozatu.

Aurreko asteburuetan, Benditas El Mono Habitado taldearen pieza, edo Zirkozaurreren ikuskizunak izan dira protagonistak. Bihar, hilak 17, Orain Bi taldearen Mute ikusgarria plazaratuko da. “Mutatu aditzaren aginduzko singularreko hirugarren pertsona: Pertsona, animalia edo gauza baten itxura, izaera, egoera eta abar aldatzea. …eta egun batean, iragana gure bizitzetara itzuli zen, eta gure sentitzen dugun guztiarekin topo eginarazi zigun. Gure antzokian berriro elkar ikusi genuen, urteen joana erakusten zuen hautsak guztia estaltzen zuen, eta bizitza berri horretara eraldatuta zirkuko gure ikuskizunak berpizten genituen bitartean, aldi berean gu ere mutatzen ari ginela sentitzearen magia sortu zen!”
Mutazioa etengabeko zerbait da. Ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Muta ditzagun egiturak, bai eta gu, pertsonak ere, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago, gorago, iristeko; are eta zailagoa den horretara!

Datorren asteko larunbatean bi ikuskizun programatu dira: Trotamundos taldearen Ipar Zirko, eta Zanguango Teatroaren Al otro lado.

Show More

Related Articles

Back to top button