
Fotopop Producciones ekoizleak eta Barakaldoko Udalak bultzatzen duten BAFFEST Barakaldoko Emakume Argazkilarien Festibalak Emakume Argazkilarien Lehiaketaren 7. ediziorako deialdia egin du. Ekimenak emakume argazkilarien sorkuntza-lana sustatu eta ikusarazi nahi du.
Emakume argazkilari eta ikus-artistentzat ondutako lehiaketan parte hartzeko baldintzak honako hauek dituzue: Zeinahi argazkilaritza-diziplina, -gai edo -teknika baliatuta, irudiak hartzean eta horiek erabiliz sorkuntza lantzean dautzan argazkigintza-molde ezberdinetara zabalik dago deialdia. Aurkezten diren lanak egiten ari diren lanak edo amaitutako lanak izan daitezke, betiere beste lehiaketa batzuetan saririk jaso ez badute.
Nagore Legarretak koordinatutako epaimahaia Susana Mar, Carmen Dalmau eta Itziar Bastarrika adituek osatuko dute, eta horiexek 30 lan aukeratuko dituzte. Hautatutako 30 argazkilariek aurrez aurre aurkeztuko dituzte euren lanak, eta geroago, epaimahaiak hiru lan aukeratuko ditu ikustaldi bakoitzean. Bederatzi lan horiek urriaren 8an aurkeztuko dira, Barakaldon egingo den BAFFEST Argazki Eguna ekitaldian.
paimahaiak emakume argazkilari baten lana aukeratuko du, eta horixe izango da BAFFEST 2022 Emakume Argazkilarien Lehiaketaren irabazlea. Jaialdiko irabazlea euskal argazkilari bat bada, epaimahaiak bigarren lan bat sarituko du, egilearen jatorria zeinahi delarik.
Lanak apirilaren 17ra arte bidali ahalko dira.
Jakingarri guztiak: BAFFEST 2022