
Ia hamar egunez, Bilbaopoesia jaialdia gauzatu da Bilbon, Zeharkaldiak lelopean. Gaur, martxoaren 24an duzue poesiaz gozatzeko azken eguna.
Programa oso luzea eta betea izan da, eta oso hitzordu interesgarriak atondu dira, tartean, Ida Vitale poetaren presentzia nabarmendu behar da, bai eta Blas de Otero (Bilbo, 1916) poetaren jaiotzaren urteurrena gogoratzeko eguna ere. Bertan merezitako omenaldia ere egingo zitzaion Sabina de la Cruz alargunari ere, Recordando a Sabina de la Cruz izeneko saioaren bidez.
Egun horietan Bilbotik pasatu diren poeta batzuk honakoak izan dira: Luis Alberto de Cuenca, Julio Martínez Mesanza, Jose Fernández de la Sota, Miren Agur Meabe, Aurora Luque, Antonio Praena, Vicente Gallego, Raquel Lanseros, Carlos Marzalen, Amaia Lasa, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua, Dani Venegas, Jon Gurrutxaga, Urbil Artola, eta abar.
Eta diogun moduan gaur, martxoaren 24an, izango da XXIII. edizioaren agurra, eta egungo poesiako ahots gazteenek itxiko dute jaialdia. Hitzordu horretan Paula Antia Rey, Oihana Arana, Rosa Berbel, Carlos Catena Cozar eta Mario Obrero poetek errealitatearekin eta tradizioarekin hain lotuta dauden poema irakurketa bat egingo dute.
Programazio osoa Bilbaopoesiak dauka.