
EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak Ana Amado arkitekto eta argazkilariaren Arquitecturas (Re)Visitadas erakusketa hartu du. Erakusketa apirilaren 13ra arte egongo da ikusgai. Erakusketak Habitar el agua liburuaren (FAD 2021 saria) edukia laburbiltzen du irudietan, eta Estatuko mugimendu modernoaren arkitekturako maisulanen egungo ikuspegia ematen du.
Erakusketak, guztira, XX. mendeko Espainiako arkitekturaren bi ikuspegi erakusten dituzten 54 argazki biltzen ditu, mugimendu modernoaren aitzindariena eta kolonizazio-herrixkena. Lehenengo blokean, zuri-beltz hutsean, XX. mendeko Madrilgo arkitekturako obra handiak jasotzen dira, hala nola Fisacen Cedex eraikina, Alejandro de la Sotaren César Carlos Ikastetxe Nagusia, edo Dominguezen eta Torrojaren Arnichesko Zarzuelako Hipodromoa.
Egilearen berbetan, “agian fokutik kanpo dauden arren arkitekturetako XX. mendeko maisulanak direnetara egindako bisitak dira, eta, horrela, lan honekin omenaldi edo aintzatespen berria eskaini gura zaie”.
Beste alde batetik, aurreko mendearen erdialdean Espainiako geografiako ibai-arro nagusietan ugaritu ziren kolonizazio-herrixkena erakusten da. Bertan, une hartako arkitekto adierazgarrienek proiektatu zituzten hainbat lan ere erakusten dira.
Aste honetan, martxoaren 18an, 18:30ean, erakusketaren inguruko hitzaldi eta bisita gidatua izango da Ana Amadoren eta Andres Patiñoren eskutik.