ESZENA

Gure gizartearen aniztasunaz

Ados Teatroak Garbi Losadak idatzi eta zuzendutako Zapatila gorridun mutila izeneko obra egingo du, azaroaren 27an, Lizarrako Los Llanos kultur gunean.

Zapatila gorridun mutikoa lanak desberdintasunaz mintzo da eta proposatzen duen istorioa mutilei egitea gustatu ohi zaien gauzak egitea gustatzen ez zaion mutikoarena da. Berak nahiago du loreak bildu, margotu, sokasaltoan aritu, eta abar. Horrexegatik, batzuetan zakur berde edota monstruo arrosa baten modura sentituko da eta bere lekua aurkitzeko gai izango ez balitz bezala sentituko da. Baina urteak joan eta urteak etorri, nerabe ameslari bihurtuko da, geroago heldu bat izango da, maitasuna ezagutuko du eta zahartzarora iritsiko da, eta tartean,  negar eta barre asko egingo ditu. Izan ere, pertsonaiaren hazkundeaz hitz egiten da bertan, pertsonaiak munduari aurre egiteko daukan moduaz, arbuioei aurre eginez, norbere buruaz eta ingurukoengaindik ikasiz.
Ados Teatroa taldearen esanetan, “Zapatila gorridun mutikoarekin aniztasuna gure gizartearen elementu aberasgarri moduan ulertzen lagundu nahi dugu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button