KULTURARTEKOTASUNA

“Aniztasun istorioak” izeneko erakusketa ikusgai, Irunen

Martxoaren 5a arte, Irungo Kabigorri Bidasoaldeko Atenenoan Aniztasun istorioak izeneko erakusketa izango da ikusgai.

Historia ugarik osatzen dute Gipuzkoako historia. Iragan ez oso urrun batean probintziako pertsona askok bizitza hobe baten bila emigratzea erabaki bazuten ere, lurraldearen oraina eta etorkizuna munduko hainbat lekutan jaiotako pertsonen etorrerari esker eraikitzen ari dira.

Erakusketa honek errealitatea estigmatizatzen eta alboratzen duen historia bakarrari aurre egin nahi dio, migrazioak eta aniztasunak dakarten aberastasun anitzak ikusezin bihurtuz. Hori lortzeko, herrialde ezberdinetan jaiotako eta Lazkao, Zumaia, Irun, Eskoriatza, Hondarribia edo Donostiako bizilagun diren pertsona batzuen bizitza-historiak bildu dituzte.

Antolatzaileen esanetan: “Aurkezten dugun istorio bakoitza berezia eta paregabea da, pertsona migratuak ere askotarikoak direlako. Bakoitzaren arrazoiak, egoerak eta ibilbidea aldatu egiten dira. Hala ere, arrazakeria eta gorroto-diskurtsoak hainbat modu eta intentsitatetan agertzen dira beren bizi-esperientzietan.

Erakusketan “Annass, Carolina, Eduardo, Elena, Faback, Hafsa, Liz, Maddi, María Elena, Alicia Karina, Moussa, Norma, Silvia, Silas, Taliska eta Aída ere beren ametsak gauzatzen saiatzeko ausardia partekatzen dute.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button