IKUS-ENTZUN

Lekeitioko Euskal Zine Bilera hastear

Lekeitioko Euskal Zine Bilerak astebeteko luzapena izango du azaroaren 20etik 28ra bitartean, eta bere ohiko formatuan zein online jarraitzeko aukera ere luzatuko du.
44. Euskal Zine Bilerak euskara hutsez egingo du bere eskaintza guztia, eta horretarako hiru norabidetan egin du lana: Euskarazko zinema sortuz, Euskararen zinema partekatuz eta Euskal Zinemagintza saretuz. Hori ataletan izango da zertaz gozatu.

Hala, Sortu atalean zinearen esperimentazio eta alfabetizazioarekin lotutako ekimenak aurkituko dituzue. Bertan, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean egiten den Kameratoia izango da, bai eta Benito Ansola saria ere.

Partekatu atalean zinemaren arlo ezberdinak elkarbanatzeko xedea duten espazioak azaltzen dira. Hor, 20 lanek osatuko duten Sail ofizialeko lehiaketa izango da. Irabazleak Ane Pikaza, Iratxe Fresneda eta Izaskun Arandia adituek aukeratuko dituzte.

Eta Saretu atalean “euskal ikus-entzunezkoen sortzaile eta erakundeekin jarriko gara harremanetan”. (H)emen elkartearekin batera, euskal zinemagintzaren egoera eta ezinegonak partekatzeko solasaldia antolatuko da. Aurten, gainera, Animadeba jaialdia izango da gonbidatua. Azkenik, Hazparneko Zinegin Festibalarekin lankidetza jarraituko da, aukeratutako film baten ikustaldia eta solasaldia eginez.

Euskarazko ikus-entzunezkoen erakusleiho handia, Lekeitioko 44. Euskal Zine Bilera hastear dago!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button