BERTSOTAN

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa larunbatean, Lesakan

Maiatzaren 29an, Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 35. edizioa jokatuko da Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Bertan, 14 eta 18 urte bitarteko hamaika bertsolari gaztek hartuko dute parte.

Aurtengo txapelketan parte hartuko duten hamaika bertsolariak honakoak dituzue: Ainhoa Arrizabalaga Sanchez (Iruñea), Amaiur Goñi Elortza (Bera), Beñat Astiz Isasi (Barañain), Bittori Elizalde Soto (Iruñea), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Etxahun Azkarraga Fernandez (Etxalar), Harriet Artieda Diez (Etxarri-Aranatz), Iraia Agirre Azkarate (Altsasu), Larraitz Goikoetxea Zuriarrain (Altsasu), Oinatz Zelaia Gorrotxategi (Bakaiku) eta Olatz Bados Ganuza (Altsasu).

Ainhoa Larretxeak aurkeztuko du saioa, eta Aimar Sagastibeltza, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena saioko epaileak izango dira.

Lan guztiak eginda puntu gehien biltzen dituen bertsolariak jantziko du aurtengo txapela. Txapelketako lehenengo bi sailkatuak, gainera, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button