MUSIKA

“Kantu eta Hitza” euskal musikari eskainitako zikloa, Iruñean

Kantu eta Hitza Iruñeko Udalak euskal musikari eskainitako zikloa da, bihar bertan, Iker Laurobaren inguruan osatutako musika taldearekin abiatuko dena. Kontzertuak ostegunetan eskainiko dira, maiatzaren 20tik ekainaren 24ra, 19:30ean hasita.

Iker Lauroba (Donostia 1975) oso musikari emankorra da. Azken urte hauetan sortutako doinu eta testu ederrez osaturiko errepertorioa aurkeztera dator bere taldearekin: Iker Lauroba & Beste Urtaroak. Banda horretako taldekideak honakoak dituzue: Iker Lauroba (ahotsa, gitarra akustikoa, elektrikoa, ukelele), Leire Letu (ahotsa, ukelele), Urbil Artola (dobro, lap steel, gitarra akustikoa, ahotsak), Olaia Inziarte (ahotsa, pianoa, hammond organoa, gitarra akustikoa), Maria Soriazu (baxua, ahotsak), eta Andoni Etxebeste (bateria).

Aipaturiko kontzertuaren ostean etorriko direnak honakoak dituzue: maiatzaren 27an, Maria Rivero & Tribu Banda; ekainaren 3an, Eneritz Furyak; ekainaren 10an, Petti;  ekainaren 17an, Habia taldea; eta azkenik, ekainaren 24an, Ibil Bedi taldea.

Taldeen gaineko jakingarri guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button