Euskal Herrian finkatutako Javier Corcobado musikari espainiarrak kontzertua egingo du Bilboko Alondegian, ostiralean, Ur azpiko Musika izenburuko zikloaren baitan. Corcobadok emakumearen inguruan ardazten den Mujer y Victoria lana plazaratu zuen iaz.
Azkuna Zentroaren arabera, “Mujer y Victoria disko berri horretan, honako hauek aurkezten dizkigu: doinu-bilduma berria, maitasun-adierazpen malenkoniatsuak, bossa nova, lounge eta abarreko aireak…”.
Corcobadok bere lehen urratsak abangoardiako rockean eman bazituen ere, Mar Otra Vez, Demonios tus ojos eta Los Chatarreros de Sangre y Cielo taldeekin gehienbat, egun boleroak abesten duen crooner gisara aritzen da. Bere musikak, gainera, estatuko mugak gainditu ditu; oso ezaguna da, esaterako, Mexiko.
Literaturan ere aritzen da: zenbait eleberri eta poema-liburu idatzi ditu. Ekoizle ere aritu da zenbait talderekin, tartean, Manta Ray indie talde asturiarraren El crack (Sencillo, 1996) diskoa ekoitzi zuen.