MUSIKA

Spirit Sound Festival, Global Funk eta Bakarrik Hobeto Fest, Le Bukowski Klubean

Asteburu bero-beroa dator Donostiako Le Bukoski Klubean, izan ere, hiru ekitaldi interesgarri ondu dituzte Egia auzoko lokal ezagunean: Spirit Sound Festival eta Global Funk, larunbatean; eta igandean, berriz, Bakarrik Hobeto Fest jaialdiaren laugarren edizioa.

Spirit Sound Festival 1960ko hamarkadako musikaren inguruan ardazten den jaialdia da. Bertan hauexek arituko dira, 19:00etatik aurrera: Banda Crucero, The Crockets (Beatles Tribute Band), Lephantôme eta Bandighara.

Kontzertuon ostean, 23:30ean, Global Funk emanaldi berri bat izango da; hau da, Makala disko-jartzaileak ondutako saioa. Oraingoan, zarauztarra Xabier Apestegi (DJ Reimy) nafarrarekin arituko da, askotariko erritmo beroak zabaltzeko asmoz: Boogaloo, Afrobeat, R&B, Latin…

Igandea, amaitzeko, Bakarrik Hobeto Fest jaialdiaren laugarren edizioa egingo da, 18:00etan: “Bakarlarien musikaz gozatzeko ekitaldia da. Bakarrik Hobeto Fest arratsalde pasa da”. Agertokian hauexek izango dira, bakar-bakarrik: Nahia Zubeldia, Gartxot Unsain, Petti eta Raitx.

Informazio gehiago: lebukowski.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button