ESZENA

“Ez Dok Hiru!” antzezlanarekin hasiko da gaur Loraldia

Mikel Martinez eta Patxo Telleriak gaur, 20:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian, taularatuko duten Ez Dok Hiru! Euskal musikaren benetako istorioa obrarekin hasiko da Loraldia jaialdia.

Telleriaren hitzetan, Ez Dok Hiruk “Euskal Herriko musikaren altxorrari, gure baitan dugun ondare emozional horri omenaldi txiki bat egin nahi dio modu ikonoklasta batean”. Proposamen teatral berria, Euskal musikaren benetako istorioa da, eta bertako helburuetariko bat musikaren kontura ondo pasatzea da, musikari errepasoa eginez, beti ere, modu zoroan, ironia eta umorean oinarriturik.

Loraldiaren harira, “Primaderako Festibala abian izango da loreen urtaroa hasi baino lehen. Negu eta udaberriaren zubia da aurtengoa. Zubiak ditugu gustuko. Zubiak eraiki ditugu inguruko kulturekin. Ipar Amerikako folk aitzindariak, Penintsulako surrealismoa, Zeltiar musika edota Londreseko hip hopa, besteak beste, gurean izango dira. Zubiak loratuko dira, ez baitugu ulertzen sorkuntza elkarlanik gabe. Has dadila emozio festa!”.
Hitz horiekin aurkeztu zuen Imanol Agirre festibalaren zuzendari artistikoak aurtengo Loraldia otsailean, jaialdi zabal eta askotarikoa, kultura kolpeekin udaberria esnatuko duena, emozioen festa handia izango dena.

Musika, literatura, dantza, ia 150 kultur sortzaileren produkzioak, eta beste hainbat kontu, ikusteko parada izango da martxoaren 7tik apirilaren 8ra bitartean, Arriagan, Campos Antzokian, Azkuna Zentroan, Kafe Antzokian, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, eta abarretan.
Dantzan konpainia, Tartean Teatroa, Kukai, Logela Multimedia, Pabilioi 6, Ander Lipus, Mikel Urdangarin, Aiora Rementeria, Izaro, Joseba Irazoki, Hesian, Lukiek, Itu Banda, Miren Amuriza, Inun, Lutxo Egia, Iban Zaldua, Kirmen Uribe, bertsolariak, zinema, kontzertuak, tailerrak, hip-hopa, elkarrizketak…., guzti-guztia Loraldian, azken sormenak ekarriko dituen emozioen jaialdian.

Egunez eguneko programazioa, hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button