
Antzerkizaleek edo erdi-profesionalek osatutako taldeen emanaldiak sustatzeko, Bilboko Udaleko Kultura Sailak Zirkuituaren XVI. edizioa antolatu zuen iragan urtarrilaren amaieran. Egitaraua, ja, amaitzear da, eta hamabi konpainiaren 16 emanaldi taularatu dira.
Gaur bertan, Anabasa taldeak Immanuel Kanten azken egunak aurkeztuko du, euskaraz, Bilboko Begoña auzoko udaltegian, 19:30etik aurrera; programaren azken-aurreko lana.
Obra Immanuel Kanten etxean garatzen da, Knigsberg hirian, eta haxe kontatzen du: “Luxurik gabeko egoitza da, handi eta itzaltsua… Bertako zoko ilun anitzetan mamuak bizi omen dira, etxe horretako biztanle izandako jendeen espiritu dohakabeak. 1804ko urtarrilaren azken egunak dira, eta bertaratzen den bisitariak, sentibera samarra baldin bada, izu-ikara txiki batzuk sentituko ditu, batzuetan beldur zehaztugabez bizkarrera so eragiten diguten horietakoak, mehatxu lauso baten existentzia sumatuko bagenu bezala, edo, agian, Herio Aingeruaren presentzia ezin aitortuzkoa”.
Bihar, halaber, egitarauaren azken emanaldia izango da: Tokotuboka konpainiak Tres, Dos, Uno taularatuko du San Frantzisko auzoko udaltegian, 19:30ean.



