MUSIKA

Suaia eta Ama Rebel taldeak “Raggamuffin Kamarada” argitaratu du

Suaia eta Ama Rebel taldea reggae egitasmo berria da, 2016an eratua, baina ibilbide luzeko musikariek abiatua: “Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark, Early Reflections, Gobeo Bay, Aiaraldeko Soinu Sistema, The Cherry Boopers, eta abar”. Bada, diskoa berria ere argitaratu du bandak, Raggamuffin Kamarada, eta horretarako reggae estiloaren erroetara jo dute, bestelako estiloei atzea eman gabe, tartean, dancehall, roots eta rub-a-dub.

Taupaka Elkartearen arabera, “taldeak sortzen dituen estilo ezberdinen bitartez, jendartean baztertze prozesuan dauden pertsonei eskaini nahi dizkiete mezuak, reggaearen sustrai aldarrikatzaileak mantenduz eta ikur errebelde eta euskalduna astinduz”.

A-Lone Ark Muzik Studioko Roberto Sanchez teknikariak ekoitzi du grabazioa. Hala, estudio horretatik ateratzen diren ekoizpenen ohiko reggae kutsu klasikoa erakusten du, “dotorea eta melodikoa”, eta egoki uztartu da Suaiaren hitz politikoekin, guztira hamar pieza sortzeko. “Sei kanta borobil eta atsegin, eta lau dub bertsioa”.

Grabazioa “hipnotikoa” dela azpimarratu du Taupakak. “Lurretik urruntzeko, nork bere unibertsoan bidaiatzeko erritmoak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button