ESZENA

“Hozkailua” antzeztuko dute Aretxabaleta, Basauri eta Hernanin

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.

Unai Iturriagaren testuan oinarritutako obra da Hozkailua, Manex Fuchs-ek zuzendua eta Ander Lipusek eta Patrici Urrutiak antzeztua. Musika Asier Ituartek egin du, eta Keu Agirretxea musikariak gitarrak sartu ditu.

Bada, 2017ko apirilaz geroztik, 60 udalerri inguru bisitatu ostean, hil honetan beste hori antzezpen egingo dituzte: 11n Aretxabaletan, 26an Basaurin eta 28an Hernanin. Horrekin batera, obraren teaserra argitaratu dute.

Informazio gehiago: artedrama.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button