
Urretxu aldean urtero egin ohi den Kalegorrian jaialdiak hiru eguneko egitaraua zabaldu berri du. Hala, ekainaren 3an, 10ean eta 18an, hainbat artista interesgarriren askotariko proposamenez gozatzeko parada izango da.
Hala, ekainaren 3an, Gaztetxean, Ibon RG, Sofa eta Cuello musikariak arituko dira, 20:00etatik aurrera. Emanaldien ostean, disko-jartzaileak izango dira: DJ Beirut, DJ Entrepeneur eta DJ Pop3eros.
Ekainaren 10ean, Santa Barbara auzoan, kontzertuak 18:00etan hasiko dira: Oso Fan, Belarmiñak, Txosti eta Drumkopters.
Azkenik, ekainaren 18an, “egunpasa” izango da Santa Barbaran, eguerditik aurrera. Ondoko musikariak arituko dira: Beñat Axiari, Maddi Oihenart, Wankatanka Trio eta Neighbor & Mursego.
Informazio gehiago, hemen.