MUSIKA

“Musikaren Eguna” antolatu dute, Donostian

Zortzigarren urtez jarraian, Fnac Donostiak Musikaren Eguna antolatuko du. Ekainaren 23an, kontzertuak eskainiko dira Loiola kalean. Iaz 5.000 pertsonak izan zuten antolatutako kontzertuez gozatzeko aukera

Musikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Donostian honako taldeak arituko dira: Raitx, Sabin, Dr Maha’s Miracle Tonic, Nothing Box, Nerabe, Travellin´ Brothers eta Rural Zombies.  Lehenengo edizioa, 2011ko ekainaren 18an egin zena, oso arrakastatsua izan zen. Rock Privado, Madeleine, Siete C eta El Columpio Asesino taldeek zuzenekoak eskaini zituzten. 2012an, Lolas Club, Polaroid, Guadalupe Plata eta Bigott taldeek parte hartu zuten. 2013an, Napoka Iria, Código Bushido, Airbag eta Los Coronas taldeak aritu ziren. 2014an 5.000 pertsona inguruk Iker Lauroba, Makala Jazz Funk Band, Wilhelm and the dancing animals, Grises eta Belako taldeak zuzenean ikusteko aukera izan zuten. 2015eko kartela ondoko taldeek osatu zuten: Ghost Number & His Typsie Gypsies, Frank, Niña Coyote eta Chico Tornado eta La Maravillosa Orquesta del Alcohol. Azkenik, 2017. urtean, besteak beste Indian Feathers, Smile, Iseo & Dodosound, Soweto, Sara Mansilla & Kimetz Galarraga, Ladrones De Guitarras, Sara Zozaya  eta Capitán Tortuga izan ziren ekimenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button