Azkuna Zentroak eta Consonni arte ekoizpen-etxeak jabetza intelektuala eta praktika artistiko uztartuko dituen irratsaioa ondu dute, ostegunean, Azkuna Zentroan, 19:00etatik aurrera. Alicia San Juan esatariak gidatuko du saioa.
Saioa zuzenean egingo da, ikus-entzuleen aurrean eta hauexek parte hartuko dute: Ainara LeGardon, David García Aristegui, Marta C. Dehesa, Jaime de los Ríos, Conchi Cagide, Ane Zabala, Igor Estankona eta Dibujatolrato.
Gonbidatuek hainbat gai jorratuko dituzte: musika, arte bisualak, legeen azterketa, eskubideen kudeaketa eta aktibismoa, besteak beste.
“Aukera izango da jabetza intelektualaren eta praktika artistikoen artean dauden harreman eztabaidatuak hainbat ikuspegitatik ikusteko, partekatzeko, ikertzeko eta eztabaidatzeko. Leire Palaciosek ahotsa jarriko die publikoak planteatutako galdera eta gogoetei”.
Informazio gehiago: azkunazentroa.eus.