
Cafe Bar Bilbao Sariaren 15. edizio honetan, guztira 41 gidoi jaso dira, hauetatik 28 gazteleraz eta beste 13 euskaraz izan dira. Antolatzaileek adierazi duten bezala lan zaila izan da irabazleak aukeratzea, aurkeztu diren antzezlanen kalitate ona dela eta.
Saridunak honakoak izan dira: Euskarazko gidoirik onena Oier Guillanentzat (Oiartzun) izan da Ero, ia lanagatik, eta gaztelaniazko gidoirik onena, Oaxaca en dos, Iñigo Coborena (Santurtzi). Aurtengo edizioko berrikuntza hirugarren sari berezia izan da, bertako lankidea eta laguna den Patxo Telleriarentzat, azken urteotan euskal dramaturgian egindako lanagatik eta, zehazki Tabernaria: Instrukzioak Botatzeko Ondo bat Kaña teatro laburreko lanagatik.
Irabazleek 750 euro jasoko dituzte eta, antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren web orrialdean publikatuko dira. Bestetik, antolatzaileak Pabilioi 6 aretoak antolatzen dituen Antzerki Arineko Jardunaldietarako antzezlan irabazleak ekoizten laguntzen saiatuko dira
Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sari honen ezaugarri nagusia formatu txikira egokitzen diren antzezlanak laguntzea da. Honek esan nahi du, antzezlanaren beharrizan teknikoak eta artistikoak txikiak izan behar direla eta, banaketa eta ekoizpen errazekoak. 2002tik, Gidoi Laburren saria antolatu da, eta tartean Arantxa Iturbe, Lutxo Egia, Pako Aristi, Galder Perez, Chema Trujillo, Imanol Ituño de Miguel, Teresa Calo, Gaizka Sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia, eta Aizpea Goenagak, besteak beste, irabazi dute.