IKUS-ENTZUN

Zine jazz zalea, Tabakaleran

Heineken Jazzaldiak, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, Jazzinema izenburuko zine-zikloa ondu dute Tabakaleran.  Programazioa bihar hasiko da Woody Allen zinegile ospetsuak 1999an estreinatutako Sweet and Lowdown filmaren emanaldiarekin, 19:00etan. Filma Django Reinhardt jazz gitarra-jotzaile mitikoari buruzko lana da.

Django Reinhardt, gainera, ziklo horretan bildutako bigarren film batean ere agertuko da, Django filmean hain zuzen. Django uztailaren 13an pantailaratuko da, eta aurrestreinaldia izango da. Etienne Comar zinegile frantziarraren pelikulak aurtengo Berlinale jaialdia zabaldu zuen pelikula.
Hauxe da filmaren sinopsia Heineken Jazzaldiaren arabera: “Django Reinhardt gitarra-jotzaile eta musikagile ezagunaren historia kontatzen du filmak. Jazz europarraren baitan, artista amerikar handien adinako eragina izatera iritsi zen lehendabiziko musikaria izan zen. Era berean, pelikulak islatzen du nola ihes egin behar izan zuen Paristik 1943an, okupazio alemaniarra saihesteko. Izan ere, ijitoa izateagatik, artistaren familiak nazien jazarpena eta pertsekuzioa jasan zituen”.

Zikloa film hauekin osatuko da: hilak 21, Calle 54 (Fernando Trueba, 2000); hilak 22, The Connection (Shirley Clarke, 1962); eta, azkenik, hilak 27, Round Midnight (Bertrand Tavernier, 1986).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button