Udaleko Hezkuntza Sailak eta Jazzargia elkarteak antolatutako kontzertu horien helburua da musika estilo zabal eta atsegingarri hau modu didaktikoan gasteiztar guztiei hurbiltzea.
Kontzertuak hilabetean behin egingo dira Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko Areto Nagusian, 19:00etatik 20:30era.
Jazz uhinak hirian barrena ekimenaren egitaraua hauxe izango da: urtarrilaren 19an, jazza eta Bossa Nova nahastu ziren; otsailaren 9an jazz eta rocka uztartuko dira; martxoaren 16n euskal fusioa delakoarekin gozatu ahal izango duzue. Apirilaren 20an fusioa eta ahotsa izango dira protagonistak, eta maiatzaren 25ean, Jazz latindarra egongo da.
Nontzeberri