Degas, Renoir, Caillebotte, Steinlen, Utrillo, Valadon, Van Dongen, Foujita, Kisling, Chagall, Picabia, Picasso, Sunyer eta María Blanchard dira, besteak beste, Kubo-kutxa Aretoak antolatu duen erakusketa berri honen protagonistak.
Erakusketak ibilbide erakargarria proposatzen digu XIX. mendearen hondarretatik gerren bitarteko aldira, Parisen ondoz ondo sortu ziren mugimendu artistikoetan zehar. Ibilaldiak inpresionismotik abangoardietara eramango gaitu 75 arte-lanen bidez: pinturak, eskulturak eta paperean egindako lanak. Erakusketa zabal honetako obrak Oscar Ghez-ek Geneveko Petit Palaisen gordetako bilduma ospetsukoak dira.
Horrez gain, larunbatetan haurrentzako bi tailer egingo dituzte: Petit Paris eta Le Tour de Paris. Lehenengoan jauregi batean zer zen bizitzea edo kabareta zer den deskubrituko dute txikienek. Bigarrenean, ordea, Eiffel dorrea, Moulin Rouge eta antzeko toki esanguratsuak ezagutuko dituzte umeek.
Kubo-kutxak bidalita