ARTEA

Egun bateko erakusketak abiatzen hasi dira Espacio Abisalen

Joan den urtarrilaren 30ean Juan Aizpitarte (Donostia, 1974) eta Oier Villar (Donostia, 1969) artistek hasiera eman zioten ekimen honi Doble Nada erakusketarekin. Egun bakarra iraungo duen hurrengo erakusketaz Estitxu Losa arduratuko da, hilaren 27an hain zuzen. Hona hemen orain arte iragarri duten artisten eta erakusketen zerrenda osoa: martxoaren 27an Usoa Areitio; apirilaren 24an Ibai Leon eta Sara Campillo; eta maiatzaren 29an Damian Rodriguez. Artista guztiak euskaldunak dira edo Euskal Herrian bizi dira.

Ikerketa-egitasmo honek egungo gizarteak ezartzen duen denbora, abiadura, murriztasuna ditu ardatz. Izan ere gure denboraren paradigma gisa, osagai ezinbestezkoak eta parte-hartzaileak dira sormen-prozesuetan. Egun bakarreko erakusketa hauek hausnarketa horren inguruan gauzatzen dira: 24 ordu, muntaia, inaugurazioa, eta erakustaldia abiatzeko.

Erakusketa bakoitza postal baten bidez iragartzen da. Postal horiek esperientzia osoa bilduko duen katalogo esperimental batean jasoko dira.

Abisal Espazioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button