Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko Udal Txistularien Bandak, neguko denboraldiaren azkenaurreko kontzertua eskainiko du gaur. Talde honek ziklo hau, txistuaren aldaberatasuna agerian jarriko duen bi kontzertu berezirekin bukatzea erabaki du, musika klasikoa autore garaikideekin eta euskal erroak dituztenak nazioartekoekin uztartuz. Hitzordua, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan izango da.
Gaur eskainiko duen kontzertuan Garikoitz Mendizabalek (zuzendaria eta lehen txistua), Idoia Kareagak (bigarren txistua), Gorka Zabaletak (silbotea) eta Asier Garcíak (perkusioa-atabala), Jorge Ripoll fagota jolea, Elena Escalza biolontxelo jolearen eta Mariano Santamaría piano jolearen laguntza izango dute. Guztien artean txistuaren aldakortasuna erakutsiko dute; konposatzaile klasikoen euskal doinu tradizionalekin, José María González Bastida edo Pablo Sarasaterenak adibidez, baita garaikideekin, Sabin Bikandirenak edo Aitor Uriarenak, nahiz Michael Praetorius edo Antonio Vivaldiren klasikoagoekin ere.
L&V Comunicacionek bidalita