MUSIKA

Ojos de Brujo eta Gose taldeek joko dute Mundumira jaialdian

Krisia dela eta aurten ospatuko ez zenaren arriskua bazen ere, azkenean seigarren urtez jarraian egingo dute Mundumira munduko kulturen arteko jailadia. Egitarau zabala izango da aurtengoa ere, tartean, musika emanaldiak. Aipatzekoak dira, hain zuzen ere, Ojos de Brujo katalanek eta Gose euskaldunek eskainiko dituzten kon tzertuak.

Hala, larunbatean (hilak 29), honako talde hauen doinuak entzungo dira: Antzuola bertako Klakson taldea (rock); Kataluniko Rumba Bellarekin (rumba); Gose arrasateak (folk, pun eta elektronika) ; eta flamenkoa, hip-hopa, reggaea eta bestelako doinuak uztartzen dituen Kataluniako Ojos de Brujo.

Eta igandean (hilak 30) berriz, reggaea eta Afrikako musika tradizionala jotzen dituen Senegaleko Thomso; jazza eta Beningo musika tradizionala ardatz dituen Gangbé Brass Band; eta Tacumah Reggae Band euskaldunak.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button