ESZENA

Antzerkiaren eztena Mikelazulon

Eztena antzerki jaialdia hilaren 21an hasiko da kale antzerkiko ikuskizuna dela medio. Antzezlan kale zaleak jaialdiaren berri emango du 11:00etatik aurrera.

Hilaren 24an, bi obraz gozatu ahal izango da. Betetik, Oier Guillanek idatziriko Herio Heroi antzezlanaren irakurketa dramatizatua 19:00etan, Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, eta Ander Fernandez aktoreekin. Bestetik, Txirene teatrok Ogiyik Karri Etzun Semia lana antzeztuko du 21:00etan.

Biharamunean, hilak 25, bi pieza ikusi ahal izango dira: Stereo, Miren Gaztañagak zuzendua eta antzeztua 19:30ean, eta Espe Lopezek zuzenduriko eta Patricia Francok antzezturiko No es facil 20:00etan. Biak ala biak Errenteria Hiri kultur gunea.

Hilaren 26an, berriz, 11:00etan Kale ekintza kolektiboa izango da Euskal Herriko antzerkigileekin, eta 13:30ean bazkaria eta mahai-ingurua Txintxarri elkartean.

Eztena Teatro Egunak ekimenaren azken egunean, hilak 27, bi obra izango dira ikusgai Mikelazulon. Hala, 19:00etan King Kong Neska izenburuko lana taularatuko du Josune Montonek, eta 19:30ean, Ander Lipusek Ardoaz lana erakutsiko du. Lehenengo antzezlanaren testua Virginie Dspentesek idatzi du da eta bigarrenarena, berriz, Josu Lartitegik.

Eztenak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button