LITERATURA

Gure historia hurbilaz idazteko beka

Gure herriaren azken 50-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak…); lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.

Proiektuak aztertzean, bi ezaugarri hartuko dira batez ere kontuan: testuaren beraren kalitatea eta gaiaren interesa. Ez da fikziorik onartuko baina bai materialaren lanketa literarioa, idazleak hala nahiko balu; dibulgazio-lanak bezala egin litezke ikerketak, baina ez espezialistentzat bakarrik idatzitakoak.

Parte-hartzaile bakoitzak ondorengoak aurkeztu beharko ditu, lau aldakitan: Idazlearen curriculum laburra, orri batean, argitara emandako lanak aipatuz, baita harremanetan jartzeko helbide eta abarrak ere; idatzi nahi duen lanaren azalpena, 3-6 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, gaia, egitura, iturriak, metodologia, aurreikusitako luzera, estiloa…eta idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa.

Proiektuak, 2010eko abenduaren 1era arte bidal litezke helbide honetara: Tene Mujika Beka, Debako Udaletxea, 20820 Deba.
Lorea Agirrek, Alberto Barandiaranek eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2011ko urtarrila amaitu baino lehen.

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button