MUSIKA

Leioako X. Pop Rock Lehiaketaren Finala

Parte hartu duten taldeak entzun ostean final handia izango da asteburu honetan. Lehiaketaren finalerako data urriaren 29a izango da, ostirala, Kultur Leioako Anbigun, 21:00etan.

Finalean arituko diren taldeak honako hauek dira: Belöp (Pontevedra), Midnight Road (Bilbo) eta Niño Pájaro (Madril)
Kontzertura hurbildu nahi izanez gero, Aterpe Leioa Gaztegunetik pasatu eta gonbidapena hartu.

Bide batez, hurrengo Leioako Pop Rocka iragartzeko kartel lehiaketaren epea azaroaren 1etik 30era bitartean izango dela jakinarazten dizuegu.

Kulturleioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button