Sasoi batean, Bertso-Jazza ikusgarriak, bertsolari handienak eta Oskorri, Mikel Laboa edota Ruper Ordorika batu zituen Euskal Herriko jazz musikari hoberenekin biltzen zituen, egitasmo kultural berezia eta interesgarria eratuz.
Orain Maulera dator. Maulen agertuko diren lau bertsolariak Euskal Herriko ezagunetakoak dira: Andoni Egaña (lau aldiz Euskal Herriko Txapelduna), Amets Arzallus (Euskal Herriko Txapeldunordea), Maialen Lujanbio (Euskal Herriko Txapelduna) eta Jon Maia. Unai Elizasu arituko da gai-jartzaile lanetan.
Poesia, umorea eta emozioa ezarriko duten bertsolari hauek, musika munduko beste lau inprobisatzaileren laguntza izango dute: Asier Ituarte (tronboia, Txatanuga Futz Band edo Joxe Ripiau taldeetako kidea), Julen Izarra (saxoa), Bixente Martinez (gitarra akustikoa eta elektrikoa, Oskorri taldeko kidea), Hasier Oleaga (bateria, Mikel Laboa eta Ruper Ordorika-rekin aritutakoa) eta Jon Piris (kontrabaxua, Bilboko Orkestra Sinfonikoko kidea, Ruper Ordorika-rekin aritutakoa).
Eke-k bidalita



