LITERATURA

Jules Laforgue poeta uruguaitarrari eskainitako poesia errezitaldia Bilbon

Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoak Jules Laforgueren lanari buruzko poesia errezitaldia jasoko du bihar, hilak 15, 19:30ean, 1860an jaio zenetik ehun eta berrogeita hamar urte betetzen diren honetan.

Orphenica Lyra musika elkartearekin elkarlanean antolatutako Curiosidades impropias ekitaldian, egile uruguaitarraren zenbait poema irakurriko dira, Erik Satie konposatzaile eta piano jotzaile frantsesaren zenbait pieza interpretatuko dituen Sonsoles Pastorrek pianoarekin.

Poetaren lanei ahotsa jartzearen arduradunak Carmen Bereciartua, José Luis Cuesta eta Constantino Díez izango dira. Honako poema liburu hauetako zenbait poema errezitatuko dituzte: Los lamentos (1885), Imitación de nuestra señora la luna (1886), El Concilio Feérico (1886) eta Últimos versos (1890).

Jules Laforgue Uruguain jaio zen, baina handik denbora gutxira bere familia Frantzia iparraldera joan zen. Originaltasun handiko sinbolismo ironikoa landu zuen, eta, Rimbaudekin batera, bertso librea sartu zuen Frantzian. Eragin handia izan zuen surrealisten eta XX. mendeko poeta ingelesen artean.

Bilboko Udaleko Kultur eta Hezkuntza Sailak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button