LITERATURA

Emakumearen irudia eta tokia literaturan

Eztabaidak literaturarekin, jende aurreko elkarrizketaren bitartez literaturako zenbait ataletara hurbiltzea proposatzen duen ekimena da. Biharko saioan, emakumeak literaturan bete izan duen tokiari buruzko topaketa izango da, Marie Darrieussecq eta Arantxa Urretabizkaia idazleen eskutik.

Biharko egitarauak, emakumeak literaturan izan duen irudiaren gaineko eztabaida proposatzen du, emakume idazlearen edo, gizonezkoek sortutako emakume pertsonaia handien bitartez, Madame Bovary, La Regenta edo Anna Karenina, besteak beste.
Gonbidatutako idazleek hainbat gairi buruz hitz egingo dute, emakumeen literatura definitzen duten ezaugarriei edo emakumeek egindako literatura erresistentziako literatura den ala ez gaiari buruz, adibidez.

Marie Darrieussecq iparraldeko idazlea (Baiona, 1969) literatura frantsesean lizentziatua da Sorbonneko Unibertsitatean, eta bederatzi liburu argitaratu ditu. Bere eleberri ezagunena eta nazioartean oihartzun gehien jaso zuena Ahardikeriak (1996) izan zen.

Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) euskaraz idatzitako literatura garaikideko emakume idazle garrantzitsuenetakoa da. Poesia idazten hasi zen, eta argitaratu zuen lehen lana 1972an kaleratutako San Pedro Bezperaren Ondokoak izan zen. Bere bigarren poema liburua, 1982an Kritikaren Sari Nazionala eman zion Maitasunaren Magalean izan zen.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button