
George Roy Hill zuzendariaren Butch Cassidy and the Sundance Kid (1969) filmaren gaztelaniazko izenburua, Dos Hombres y un Destino, aipatzen duen lelopean hasi dute Espainiako Los Coronas eta Arizona Baby bandek bira luzea. Hala, larunbatean, hilak 26, Bilboko Kafe Antzokian izango dira.
Kafe Antzokiaren webgunean jasotzen denez, “urteroko birarik ikusgarrienetarikoa Los Coronas eta Arizona Baby taldeak bat egiten dute eskenatoki gainean elkarrekin kontzertu berezi bat eskaintzeko. Abesti esanguratsuak, bertsioak, rock’n’roll eta blues doinuak”.
Biraz gainera, diskoa ere argitaratu dute bi taldeak. Los Coronasen surf instrumentala aski ezaguna da, besteak beste, disko eta kontzertu andana egin dutelako orain arte. Arizona Baby, berriz, AEBEtako sustraidun estiloak jorratzen ditu, beti ere, modu akustikoan.
Emanaldietan hainbat bertsio jotzen dute, tartean, Del Shannon, Black Sabbath, Dick Dale edo Pink Floyd taldeen kantuak.