ARTEA

“Eta bihar, zer…” arte egitasmoa Trayecto galerian

 

Guillem B., Daniel G. Andujar, Ana Lezeta, eta Dicky Rekalde artistek Y mañana, qué… (Eta bihar, zer…) proiektu artistikoa paratu dute Gasteizko Trayecto galerian.

Egitasmoa etorkizunari buruzko hausnarketa ez ezik, geroan agertuko diren material teknikoei eta ezagutzakoei buruzko hausnarketa sakona ere bada. Izan ere, material horien bidez etorriko den hori eskaintzen da.

Erakusketak gai sinboliko garaikidearen deseraikuntzaren aukera jorratzen du, baita jarduera sozialen legitimazio esparruena ere, eta, nola ez, jarduera artistikoena eta zientifikoena.

Galeriari dagokionez, Trayecto galeria objektu eta praktika artistikoen analisi, sustapen eta komertzializaziorako egitura kulturala da, bere garaiko testuinguru sozio-kulturalari lotua. Horrenbestez, hurbileko artistak ordezkatzen ditu, batez ere, diskurtso global argia edukitzea ezaugarri duten artistak. 1989an sortua, analisi eta produkziorako leku bihurtzeko lan egin izan du Trayecto galeriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button