
Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sarien LII. Edizioa dagoeneko zabalik da. Lanak onartzeko epea 2011ko irailaren 30ean bukatuko da. Epaia 2012ko otsailaren 25ean emango da, eta sariak urte bereko maiatzean banatuko dira.
Sariak antzerki eta ipuin generoetan ematen dira, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Antzerki atalean saritutako lanek 20.000 euro jasoko dituzte, eta ipuin atalekoek, berriz, 10.000.
Hala, Gaztelaniazko Ipuina eta Euskarazko Ipuina ataletan, edozein gai eta eratako narrazioak jorra daitezke, DIN-A4 formatuko 6-25 orri bitarteko neurrien baitan.
Gaztelaniazko Antzerkia eta Euskarazko Antzerkia ataletan, biak ala biak Literatura dramatikoaren baitan, edozein gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrak aurkeztu ahal izango dira. Ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak beharko dute izan eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak.
Sairiei buruzko xehetasun gehiago hemen.