
Paisaia Bizia 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan argazki lehiaketa abiatu du Bilbo Metropolitarraren Eremu Funtzionala osatzen duten 35 udalerrietako inguruetako paisaietako argazkiak ateratzeko. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 27a izango da
Argazkietan paisaia islatu daiteke adierarik zabalenean, eta argazkia atera den eremua aipatutako udalerrien mugen barruan egon beharko da. Lehiakide bakoitzak irudi bakarra aurkeztu ahal izango du, originala eta argitaratu gabea. Zuri-beltzean edo koloretan onartuko da, eta formatu horizontala edo laukiduna izan dezake (1×1). Ez da argazkirik onartuko formatu panoramikoa edo bertikala badute.
Lehenengo saria 600 euro eta saritutako irudia Bizkaibuseko hainbat autobusen kanpoko aldean jarriko da. Gainera, 3 accesit izango dira, 150 euro bakoitza.
Parte hartu nahi baduzue, hona hemen baldintza guztiak.