
Durangoko Liburu eta Disko Azokako ateak zabaltzear badira ere, liburu aurkezpenak tai gabe egiten ari dira egunotan. Aste honetan ez da salbuespena izango, eta hala, gaur eta bihar Erein argitaletxeak beste uzta berri bat aurkeztuko du.
Gaur, astelehena, goizeko 11:00etan eta Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Izen Bereziak Juan Modesto Arrietaren, Eszenatokietako aztarnak hasten direnean Amaia Iturbideren eta Errauts Eneko Aizpuruaren lanak aurkeztuko dira.
Baina gaurkoarekin ez dira aurkezpen hauek amaituko. Bihar, haur eta gazte literaturako hiru obra berrik ere argia ikusiko dute Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan egin den aurkezpenaren bidez: Sekretuen lapurrak, Alaitz Olaizolaren antzerki liburu bat, Jon Eugiren Animaliakeriak ipuina eta Juan Antonio Perez Foncearen Iban Aldenurikoa, Thaurroken basoa, trilogia bat izango denaren lehenengo alea.