
Gilkitxaro antzerki taldearen lau dimentsioko komedia da 8Begi. Antzezlan honek azken urteetan taularatutako Honolulu, leku bat eta Mirande Kabareta lanen osagaiak uztartzen ditu. Batetik lehenengoaren kutsu komiko-poetikoa mantentzen baitu eta, bestetik, kabareta.
Luli Patatax eta Ander Bakon ezusteko eder baten ondorioz ikusmenaren inguruko komedio-simposium-absurdua aurkeztuko dute. Horrela, zortzi begiz eta hamaika betaurrekoz baliatuta munduari begiratzeko modua eta bizitza ikusteko fundamentu berria aurkituko dute.
Kafe antzerki giroko komedia ero eta erritmo biziko honetan taula gainean aktore bi daude. Zenbait eszena eta esketx eskainiko dute umorearen eta irudikeriaren bidetik, publikoarekin harremana zuzena eta etengabea mantenduz.
8Begi sortzerako orduan, XX. mende hasieran Alemaniako Karl Valentin idazleak proposatutako zenbait testuetatik abiatzen dira aktoreak.
Honetaz guztiaz gozatu nahi baldin baduzue, Euskarabila Basauriko Euskaldunon Elkartearen eskutik, Pozokoetxe Kultur Etxean izango duzue ikusteko parada, abenduaren 20an, 19:00etan.



