
Euskal Herrian eginiko zinemarik onenak, azken urtean eginikoaren laburpenak, Bartzelonako euskal zinema jaialdia osatuko du. Euskal zinemagintzaren kalitatea gora doa eta Zinemaldia jaialdiak pelikula hauek jartzen ditu Bartzelonan ikusgai.
Matxo osoan zehar hainbat lan ikusteko parada egongo da han. Aurten Gartxot, Next Music Station:Lebanon, Azken bidaia, Urte Berri On amona, Flysch, Arriya, Bertsolari, Bi Anai, Virgen Negra edo Mugaldekoak filmak izango dira pantailan, Kimuak laburmetraia mostra eta euskara ikasleen arteko bideo lehiaketaz gain.
Film bakoitzaren emanaldiaren ostean, ikusleek pelikulen arduradunekin solasaldiak izateko aukera edukiko dute. Zinema mundua barru-barrutik ezagutzeko aukera paregabea izango da hau. Hala, Asisko Urmeneta (zuzendari, ilustratzaile), Fermin Muguruza (zuzendaria), Iurre Telleria eta Enara Goikoetxea (zuzendariak), Telmo Esnal (zuzendaria), Montserrat Carulla (aktorea), Alberto J. Gorritiberea (zuzendaria), Asier Altuna (zuzendaria), Imanol Rayo (zuzendaria), Mireia Gabilondo eta Fernando Bernués ( zuzendariak) pasatuko dira bertatik.
Lehen saioa, ostegun honetan izango da, arratsaldeko 19:30ean, izan ere, Gartxot filmaren emanaldiak Zinemaldia jaialdiari hasiera emango dio. Asisko Urmeneta zuzendaria eta Edorta Barruetabeña gidoilariaren eskutik, mahaingurua izango da ondoren.
Bartzelonatik bazabiltzate hemen duzue programazio guztia bilduta.