BESTELAKOAK

Joxe Azurmendi, Eusko Ikaskuntza Saria

Eusko Ikaskuntza — Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte Eta Gizarte Zientzia Saria eman diote Joxe Azurmendiri (Zegama, 1941); saria 20.000 eurokoa da.

Gaztetan Arantzazuko frantziskotarren ikastetxean ikasi zuen eta apaiz sartu ere. Filosofia ikasketak Alemanian burutu zituen, eta Teologiakoak Erroman. 80ko urteetako hasieran ordena utzi eta irakasle aritu zen EHUn.

Azurmendi pentsalari eta saiakeragile ezaguna da. Xabier Altzibarrek Historia de la literatura vasca (2000) liburuan esaten duenez, Azurmendi “euskal saiakeragilerik emankorrena” da. Altzibarren arabera, “Azurmendiren saiakerak arnasa handikoak eta luzeak dira. Horietan gaur egungo europar gaiei ekiten die sakontasun eta erudizio handiz. (…) Azurmendi intelektual kritiko bat da. Arazoa aztertzen du, soluzioa baino areago. Badaki pentsamendua azaltzen eta garatzen. Tonu polemikoa hartzen du maiz askotan. Erregistro jasoa eta lagunarteko esapideak konbinatzen ditu bere hizkuntzan eta haren prosa bizkorra, zorrotza eta ironikoa da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button