ESZENA

Hainbat saio berezi oholtza gainean

Ertza dantza konpainiaren Act of God izeneko lana ikusteko parada egongo da ekainaren 9an (larunbata) Errenteriako Hiria Kulturgunean. Ertzak sinesmen erlijiosoei buruzko hausnarketa berezi eta desberdin bat proposatzen du lan honekin, dantza izango baita hausnarketa hori egiteko erabiliko duen tresna. Gogoratu behar da Ander Lipusek zuzentzen duen lan honetan, Harkaitz Canoren testuak daudela oinarrizko egituran eta Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Noemí Viana eta Asier Zabaleta dantzariak direla.

Bestetik, Metrokoadrokak Hura Ez Da Lekua ikuskizuna eskainiko du Donostian Guardetxeko Poesia Egunen egitarauaren barruan. Gaur bertan, ekainak 8, izango da hitzordua, Urguleko Guardetxean, 22:00etan. Ikuskizunean bat egiten dute poesiak (Oier Guillan eta Asier Sarasola), antzerkiak (Iñigo Ortega), musikak (Ander Fernandez) eta pinturak (Idoia Beratarbide).

Gernika-Lumok musika, dantza eta kaleko antzerkia, eta afizionatuen antzezlanak eskainiko ditu asteburuan. Hala, antzerki ekitaldian, emakumez osatutako Xankore konpainia amateurraren Buenas noches, Margarita ikuskizuna ikusi ahalko da. Kale antzerki ekitaldia igandean izango da, 18.00etan Picasso Kalean. Gune horretan eszenaratuko du Próspero Teatro konpainiak Kapikua Zirkus ikuskizuna, zeina malabare eta akrobazia jolasetan eta ariketa arriskutsuetan oinarritzen duten.
Eta gazteenek Ross Dantza Eskolaren IV. Dantza Erakustaldian hartuko dute parte. Lizeo Antzokian izango da larunbatean, ekainak 9, 17.00etan, eta saioan jazz, funky, flamenko, aretoko dantzak, sabel-dantza edo hip-hop dantza motak erakutsiko dira.

el

Txikienentzat ere saio berezia antolatu du Elvi sabeliztunak datorren iganderako, ekainaren 10an, Aretxabaletako kultur etxean. Hor, Elvik Nire maletatxoan saioa eskainiko du. Elviren emanaldiak adin guztietako ikusleentzat zuzenduta daude, lau urtetik gorakoentzat, hain zuzen ere. Ordubetez hain ezagunak diren panpinak sortuko ditu, eta beraiekin elkarrizketa, musika, eta egoera dibertigarriak eskainiko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button