IKUS-ENTZUN

Zunzunegik Aki Kaurismakiri buruzko mintegia zuzenduko du

Martxoaren 14a bitarte BilbaoArte zentroko Art House zinema aretoan Aki Kaurismaki (Orimattila, Finlandia, 1957) zinegilearen gaineko zikloa ikus daiteke.

Zikloarekin batera, mintegia ere ondu dute. Mintegi hori gaur eta bihar, otsailak 5 eta 6, egingo da eta Santos Zunzunegui (Bilbao, 1947) UPV/EHUko katedratikoak eta zinean adituak zuzenduko du. Bilbotarrak, gainera, hainbat liburu idatzi ditu, tartean, Orson Welles eta Robert Bresson zuzendari klasikoen inguruko ikerketa monografikoak.

Zuzunegik finlandiarraren filmografia ulertzeko ezinbesteko jarraibideak azalduko ditu. Izan ere, Kaurismaki zuzendari garaikideen artean berezienetarikoa da. Bere filmetan radiografia sozial bat josi du, non duintasun handiko periferiako pertsonaiek euren existentzia egiten duten, umorez eta humanitatez beteta, bai eta rockabilly musika estiloko erritmo zaharrak entzuten.

Finlandiarraren azken filma Le Havre (2011) da. Filmak Frantziako Le Havre portu-hirira bere emaztearekin borondatez erbesteraturiko idazle bohemio baten istorioa kontatzen du. Zapata-garbitzaile lanetan aritzen da literatoa jendearengandik gertuago sentitzeko asmoz. Anbizio literarioak baztertu, eta bizitza lasai horretan murgilduko da mutiko beltz etorkin batekin topo egin arte. Orduan, estatuaren mekanismo hotz eta itsuen kontra borrokatu beharko du.

Kaurismäki egungo zinemagintzako zinegile ospetsuenetarikoa da. Bere lanak jaialdi esanguratsuenetan ikusten dira. Ariel (1988), Leningrad cowboys go America (1989), Tulitikkutehtaan tyttö (The Match Factory Girl, 1990), I hired a contract killer (1990), La vie de Bohéme (1991), edo Drifting Clouds, (1996).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button