BERTSOTAN

BTNko lehenengo finalaurrekoa, Bastidan

Bertsolari Txapelketa Nagusiak segida emango die asteburu honetan finalaurrekoetako saioei. Hala, larunbatean lehenengo finalaurrekoa jokatuko da Bastidan. 17:00etan, sei bertsolari bilduko dira oholtzan: Agin Laburu, Igor Elortza, Jon Martin, Jone Uria, Nahikari Gabilondo eta Sustrai Colina.

Larunbateko saioa irabazten duen bertsolariak azaroaren 19an Amurrion jokatuko den bigarren bueltako finalaurrekoan kantatuko du. Bastidakoaren ostean, beste hiru finalaurreko jokatuko dira: Irun, Maule-Lextarre eta Durango. Horietatik aterako dira finalaurrekoen bigarren itzulira sailatuko diren 18 bertsolariak. Gero, Amurrio, Donibane Lohizune eta Iruñean izango dira bigarren itzuliko hiru finalaurrekoak.

Larunbateko saioa girotzeko bestelako ekimen osagarriak antolatu dituzte herrian aurreko egunean hasita: kantu poteoa, haurrentzako emanaldia eta inguruko upategietara bisita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button