BESTELAKOAK

“Ikastrolla”, troll eskola Astran

Ostiral eta larunbatean, martxoak 29 eta 30, Ikastrolla troll eskola bat egingo da Gernikako Astra eraikinean. Wikipediaren arabera: “Troll Interneten erabiltzen den terminoa da iskanbila dibertimendu moduan bultzatzen duena izendatzeko. Trollak eztabaida nahita sustatzen du, parte-hartzaileak haserrearaziz eta haien artean zatiketa bultzatuz”.

Antolatzaileek ondokoa esan dute: “Zer motatako troll izaten ikasiko da Ikastrollan? Trolleoa arma politiko gisa erabiltzea da Ikastrollaren helburua. Dibertimendu izateaz gainera, trolleoa Europan dauden Troikaren aurkako mugimenduei lagunduko dien arma izatea da helburua. Barre egin, ondo pasatu, baina egoera ekonomikoaren erantzuleen kontura, haiek seinalatuz, errealitatean eragiteko helburuarekin”.

Honatx, Ikastrollak ondu duen egitaraua: ostiralean, Coca Cola eta Mentos: Showa (19:30ean); Troll etimologiari buruzko (bake-) konferentzia (20:00etan); eta Pintxada: DJ Patty Hearst (21:00etan).

Larunbatari dagokionez, Taller praktikoa: Txapela buruan, trollea munduan (11:00etan); Trolleoa iraultzarako arma gisa, cause every tool is a weapon if u hold it right (16:30ean); Tailerraren emaitzen aurkezpena (19:00etan); eta, azkenik, Moombasqueton Jaia: “Pintxada eta jai oso fuertea (cumbia, reggaetoia, moombahtoia)”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button