BESTELAKOAK

The Undertones eta Eilen Jewell Andoaingo Jaialdian izango dira

Andoaingo VI. Rock Jaialdia ekainaren 15ean egingo da Nafarroako Plazan. Ohi den bezala, sarrera doakoa izango da. Aurten ere kartel txukuna ondu dute antolatzaileek, kalitate handikoa eta askotarikoa.

Aurtengo izarrak 70eko hamarkadako The Undertones punk-pop zaleak izango dira. 1977an Derry (Irlanda) hirian eratuak, maisuak izan dira punkaren amorrua pop melodiekin uztartzen; horren erakusle, Teenage Kicks edo Here Comes The Summer ereserkiak.

Eilen Jewell (Idaho, AEB, 1979) musikariak, berriz, country-rocka jotzen du, baina bere doinuetan rockabilly, gospel eta folk zantzuak ere antzematen dira. Queen of the Minor Key (2011) da bere azken diskoa.

Bi horiekin batera, DM3 (Australia, power-pop); The Buttshakers (Frantzia, rhythm and blues eta soul); The See See (Ingalaterra, 60’s psych-pop); eta Mushroom Caffeine (Hondarribia, rocka-and-roll) izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button