ARTEA

Jesus Lizasoren “Figurazioak” ikusgai daude Leioan

Leioako Udalak Jesus Lizaso artistaren Esferiko lana eskuratu zuen 2012an. Monumentu eskultoriko hori Ondiztorre eraikinaren sarreran dago, eta eraikin horren erakusketa aretoan, halaber, Figurazioak izeneko erakusketa paratu du artistak, ekainaren 30era bitarte.

Erakusketa 90eko hamarkadako eskulturek eta obra horien interpretazio berriek osatzen dute. “Haga-okertzaileak edo pisu jasotzaileak, gorputz-adarrak modu berezian handituta daudelako bereizten dira figurak, eta gure arreta ahaleginaren espresioan zentratzen dute, giza boterearen ikurtzat hartzen den indar fisikoan”.

Materialei dagokienez, brontzea nagusitzen da, eta gorputz anatomiak ageri dira, espresiboak, indartsuak: “Buruek keinua azpimarratzen dute lepo behartu edo aho irekien bidez. Gorputz-adarrak puzten dira eta tendoiak agerian geratzen, gorputz gogor eta malkartsuak sortuz, ia primitiboak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button