
Golem zinemak Udako Golem zikloa antolatu du, uztailean eta abuztuan, ikusleek mundu osoko pelikulak jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin ikusteko parada izan dezaten. Zikloa Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuaren (INAAC) laguntza jaso du.
Orotara, 24 film luze proiektatuko dira Golem Yamaguchi aretoan uztailaren 15etik abuztuaren 29ra bitarte.
Filmak garaikideak izango dira, eta askotarikoak. Batzuk aipatzearren, Leos Carax zuzendari frantziarrarren Submarine eta Holy Motors abangoardiako filmak; Miguel Gomes portugaldarraren Tabu lan malenkoniatsua; Javier Rebollok zuzendutako El Muerto y Ser Feliz eta Oskar Alegria iruindarraren Emak Bakia dokumentala.
Informazio gehiago: inaac.es