IKUS-ENTZUN

Gaurtik Euskal Zine Bileraren Film Laburren Lehiaketa

Euskal ikus-entzunezkoaren ekoizpenen bilgune handiena da Lekeitioko Euskal Zine Bilera. Hortaz, aurten euskaraz filmatu den guztiaren errepasoa egiteko aukera ederra da Zine Bilera.

Gaur, 19:30ean hiru lan profesional, bi amateur eta Gazte 22 sailaren barruan aurkeztutako lan bat ikusi ahalko dira Aretoko pantaila barruan zein kanpoan.

Profesionalen artean, Asier Altunaren Zela Trovke ikusi ahal izango da. Antzinako melodia eslovakiarra jo eta kantatzen duen Holandako orkestra –eta bertako kide den Maite Larburu hernaniarra– du abiapuntu Zela Trovkek.
Eukeni Arriortua Barrenetxea durangarrak Aiko Taldea: Dantza Plazara aurkeztuko du,musika eta dantzaz bakarrik ez, bizitzeko modu baten filosofiaz ere ari da film labur hau. Bestetik Txatxilipurdi elkarteak hiztunen arteko hesiak bota nahi dituen dokumentala aurkeztu du lehiaketara: Hesiak gainditzen.

Diogun bezala, amateurren artean, bi lan: Paula Besga Casamitjanak egindako  Getxo: azala eta barrena filma, eta Khuruts Begoña zumarragatarrak Karramarruaren desira.

Gazte 22 sailean, Itsaso Frau Terradillosen Badira Bagara lana ikusteko aukera izango da. Erriberan euskaraz bizitzeko ahaleginak kontatzen dituen filma da hau.

Aurten, herriko ikastetxeentzako euskarazko zine emanaldiak emango dira Ikusgarri Aretoan. LH1etik LH6ra bitarteko ikasleei zuzenduko zaizkie euskarazko filmak. Gaur goizean, Juanba Berasategik eginiko Barriola, San Adriango Azeria animazio filma  proiektatuko da. Ostegunean berriz, azaroaren 28an, ordu berdinean Aita zonbia naiz eskainiko da.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button