IKUS-ENTZUN

“Bullhead” filma proiektatuko du Kresala zineklubak

Michael R. Roskam eta G Michael R. Roskam zinegile belgikarrek 2012an estreinatutako Bullhead filma proiektatuko du Donostiako Kresala zineklubak, gaur, otsailak 10, Kutxa Arrasate aretoan, 19:30ean.

Bullhead atzerriko film onenaren kategorian izendatu zuten 2012ko Oscar sarietan. Filmak Linburgoko Jacky Vanmarsenille ganaduzainaren istorioa kontatzen du: “egun batean eskrupulurik gabeko albaitari bat joaten zaio bisitan, negozio zikinak egin nahian mendebaldeko Flandriako izen txarreko ganadu merkatari batekin. Polizia federal baten hilketa gertatzen denean eta Jackyren iraganeko sekretu misteriotsu bat ustekabean jakiten denean, ondorio larriak izango dituzten ekintza sorta bat jarriko da abian”.

Karel van Noppen izeneko inspektore belgikar baten hilketaren benetako gertaera du ardatz filmak, polizia baserritarren arteko negozio zikinak ikertzen ari zela hil zuten bere etxeko atarian.

Filmean Linburgoko hizkera, nederlanderaren dialekto bat dena, erabiltzen da, batik bat. Informazio gehiago jaso: kresalazinekluba bloga.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button