ARTEA

“Nepaleko begiradak” erakusketa Donostian

Bariku honetan, otsailak 14, Donostiako Okendo Kultur Etxean inauguratuko da Nepaleko begiradak izeneko erakusketa. Martxoaren 28ra bitartean, Sergio Gonzalez Lopez bidaiari eta argazkilariaren lanak ikusteko parada egongo da. Erakusketa honetako argazki gehienak Bandipur eta Katmandu bailarakoak dira.

Mila aurpegi, mila kolore, mila sentsazio, mila bizitza, mila begi, mila harreman,…

“Begirada arimaren ispilua dela diote. Mozorrorik gabe eta biluzik azaltzen du begiradak. Baina isla hain garbia bada, nola izan daiteke hain lazgarria bihozbera den begirada? Nolatan amorruz betetako begirada hain hunkigarria? Zer dela eta ez du begiratzen ume batek berezkoa beharko lukeen tolesgabetasun zein alaitasunarekin? Nolatan begiratzen du, heldu baten gisa, bizitzak emandako astinduen ondorengo bihozmina adieraziz?”

Sergio Gonzalez Lopez argazkilariak, 2001. urtean erosi zuen lehen argazki kamara. Orduan abiatu zen iraultza digitala argazkilaritzan eta denbora gutxian konturatu zen oso gustukoa zuela arlo honetan aritzea. 2011ean, Nepal eta India Iparraldera bidaiatu zuen. Beste askori gertatu zaion bezala, Nepaleko paisaiak eta jendeak liluratuta utzi zuten.

Hemen duzue bestelako formatuan ere, hango mundua.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button