
Euskal Hip Hop Herriak EH3 Soundz Vol. 2 bilduma plazaratu du; diskoan 20 talderen doinuak biltzen dira. Taldeak askotarikoak dira, eta euskara, ingelesa eta gaztelania tartekatzen dira; halere, talde gehienek gaztelaniaz abesten dute.
Norte Apache, Norzzone eta Neat, Saunah & Moises, ZTK Rap, La Cremme, Black Liquorice, Sonny Cruz edota Xenon dira diskoan bilduta dauden talde batzuk.
Iaz argitaratu zuen Euskal Hip Hop Herriak EH3 Soundz Vol. 1 bilduma. Aurtengoa, berriz, Asier EH3-k koordinatu du, eta orotara talderen kantuak hautatu ditu.
Euskal Hip Hop Herriari dagokionez, duela bi urte sortu zen, eta, egun, 150etik gora lan biltzen ditu bere webgunean; halere, euskaraz abesten duten taldeak gutxi dira, tartean, Norte Apache eta Norzzone eta Neat.